viernes, 4 de mayo de 2012

WMM: Web 2.0 Etengabeko garapenean ...

Windows Movie Maker-en editatutako bideo honetan Web 2.0 gaiarekin bueltatu naiz. Bertan, animazioen bidez honen oinarria, garapena, eragina eta bestelako bitxikeriak ikusi ahal dira.



Azkenik, ikasgaiako zereginak bukatutzak emanda, hurrengo egunetan blogaren diseinuan zentratuko naiz gauza garrantzitsuak ikusgarriago jarriz eta egon ahal diren akatsak zuzenduz.



Ongi izan.

Aviary: Proiektua

Podcast honetan proiektuari buruz hitz egiten dut eta honen nondik norakoak azaltzen ditut.


Eskerri asko entzuteagatik. Ondo ibili!

Camtasia: Pixlr - Tutoretza Bideoa

Oraingoan, proiektuko programan erabiliko dudan Camtasia aplikazioarekin beste Web 2.0ko aplikazio bat nola erabiltzen den erakutsiko dut, Pixlr. Ikasleentzako zuzenduta dagoela kontuan izanik funtzio orokorrak soilik azaltzen ditut.


Bestalde, bideoan zehar akatsen bat egin dut, hala ere, espero dut baliagarria izatea.


jueves, 3 de mayo de 2012

GP: Blogger Overview

Proiektuan zentratuz, hurrengo Google Presentation-a ikasleekin saioan zehar erabiltzeko tresna moduan egin dut. Proiektuaren gaia ikasleek blog bat sortzea dela gogoraraziz, bertan erabiliko den aurkezpen honekin Blogger-eko overview orokor bat egin dut, izan ere, Blogger-eko oinarrizko aukerak eta hauen nondik norakoak azaltzen dira.


Gliffy: Web 2.0 Aplikazioak

Ikasgaiari erreferentzia orokor bat eginez, Gliffy-ko mapa kontzeptual honen bidez Web 2.0 aplikazio erabilgarrienak sailkatu ditut, bakoitza bere funtzionaltasunaren barruan jarriz. Hala ere, sarean milioka aplikazio aurkitu ahal diren arren, asken urte hauetan itzal handiko aplikazioak hauek izan dira.


Prezi: Change your ... Blogger template!

Blogaren diseinua dela eta, Prezi aurkezpenaren gaiarako blogen txantilioiaren aldaketan oinarritu naiz. Aurkezpena tutorialtzat haruz, txantilioiaren aldaketaren pausu nagusiak azaltzen dira. Aurkezpena ikusteko hurrengo irudian klikatu.


Besterik gabe, espero dut baliagarria izatea.

lunes, 19 de marzo de 2012

Proiektua

Esan bezala, sarrera honetan blogean bideratuko dudan proiektua azalduko dut. Horretarako, Google Docs dokumentu honetan prioektuaren nondik norakoak ikusgarri jarri ditut.


Bestalde, blogaren diseinuan aldaketa garrantzitsu bat egon da: Hasieran agertzen diren irudiak eta blogean egindako sarrera garrantzitsuak erlazionatu ditut. Era horretan, aipatutako irudi baten azpian sarreraren informazioa agertuko da, eta hau klikatuz sarrera horretara eramango dizue.


domingo, 18 de marzo de 2012

Aurkezpena

Bueno ba, bizpahiru aste pasa ondoren sarrera honekin blogaren hasiera bideratuko dut. Nire izena Iker da eta 20 urte ditut. Bilbon bizi naiz eta aurten Musika Hezkuntzako hirugarren maila ikasten ari naiz. Blog hau Teknologia Berriak ikasgaian egiten ari garen lanarekin erlazionatuta dago, eta aurretik blogei buruzko ezagutzak ez izan arren, teknologiari buruz daukan zaletasuna zeharo lagungarria izan da blog honi itxura emateko.

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Affiliate Network Reviews